Izenburua: “Documentos fotográficos de Navarra. Fondo de la Comisión de Monumentos”.
Datak: 2003ko azaroaren 29tik 2004ko apirilaren 30era.
Komisariotza: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
Bisitariak: 11.147 bisita.
Edukia: "Documentos fotográficos de Navarra" izenburu orokorrarekin erakutsitako irudien jatorria Foru Diputazioaren Monumentuen Probintzia Batzordea (1845-1940) zenaren funtsa da, hau da, Vianako Printzea Erakundearen aurrekaria eta Nafarroako aberastasun artistikoa eta etnografikoa era sistematikoan topatu, erregistratu eta katalogatzeaz ofizialki arduratu zen lehenengo entitatea izan zenarena. Erakunde horren kideak Nafarroan argazkiari dokumentazio-tresna gisa garrantzia eman zioten lehenengoak izan ziren eta Nafarroako ondare monumentala erregistratu eta jakitera emateko erabili zuten. Hartara, Batzordea ere lehenengoa izan zen egun Kontuen Ganberaren egoitza denean argazki-erakusketak antolatzen eta nafarrei haien lurraldearen aberastasuna ezagutarazten. Erakusketa hau omenaldi bat da argazkia errealitatea kontserbatu eta erakusteko tresna gisa erabiltzen aurrekariak izan ziren horientzat. Artxiboaren erakusketak, halaber, XX. mendearen lehendabiziko erdiaren gertakari bereziak eta eguneroko bizitza islatzen dituzten argazkiak jasotzen ditu.
Erakusketa zortzi atal tematikotan antolatua dago:
-"Placas de vidrio", prozedura primitibo horren bidez, argazkilaritzan erabili zen lehenengoa, hartutako 23 irudi haien positiboekin.
-"Antes y después de los monumentos", non 26 argazki kontrastatutan jasotzen den Vianako Printzea Erakundeak zenbait monumentu historiko-artistiko zaharberritze aldera esku-hartu baino lehen eta ondoren zein egoeran zeuden.
-"Reliquia de San Francisco Javier", Santuaren erlikiak Nafarrora egindako bisitaren irudiak jasotzen dituzten hamabi argazki.
-"Viaje de Alfonso XIII", monarka horrek Leirera egindako bisitaren hamahiru argazki.
-"Edificios institucionales", Nafarroako zazpi eraikin ofizialen hainbat irudi.
-"Patrimonio desaparecido", Monumentuen Batzordeak erregistratu zituen eta gaur egun desagertuta dauden Nafarroako ondare historiko-artistikoaren ondasunen zazpi argazki.
-"Etnología y deporte", landa-bizitzako irudiak eta kirol proben 24 argazki.
-"Armaduras hechas en Navarra", Eugiko arma-fabrikaren bederatzi argazki.
Iruñean bizi zen eta XX. mendearen lehenengo bi hamarkadetan Iruñeko bizitza irudiztatu zuen Agustín Zaragüeta argazkilari donostiarrak ateratako berrehun bat argazki biltzen dituzten 6 karpetekin osatzen da erakusketa. Halaber, XIX. eta XX. mendeko hamazazpi argazki-kameren bilduma bat agertzen da, gehienak J. Belzunce antigoalekoen saltzaile iruindarrak lagatakoak.