es | eu

2004. "El Camino de Santiago: colección fotográfica del Marqués de Santa María del Villar" erakusketa

2004.

Izenburua: “El Camino de Santiago. Colección fotográfica del Marqués de Santa María del Villar”.

Datak: 2004ko abenduaren 17tik 2005eko maiatzaren 22ra.

Komisariotza: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.

Bisitariak: 5.163 bisita.

Edukia: Diego de Quiroga y Losada (Madril, 1880 - Donostia, 1976) argazkilari ezaguna izan zen, aurreratua turismoaren sustapenean eta aitzindaria paisaia-argazkilaritzan, eta arlo horretan aritu zen hirurogeita hamar urtez. Iragan mendearen hogeita hamarreko urteetan, Santa Maria del Villarreko markesa paisaia, tipo eta monumentuen 120.000 argazkiz osatutako funts dokumentala izatera iritsi zen; argazki gehienak Penintsulako iparraldekoak ziren, Pirinioetatik hasita Galiziako itsasadarretara. Bilduma honek Done Jakue Bidearen irudi-sorta bat jasotzen du. Espainiaren aberastasun naturalistiko eta monumentalaz zuen ezagutza zela-eta 1927an sortu berri zen Turismoaren Patronatu Nazionalaren lehendakari izatea proposatu zioten, baina ez zuen kargua onartu ez baitzuen interesik alderdi administratiboetan, nahiz eta, pertsonalki, hasiberria zen turismoaz arduratzeko mandatua hartu zen leialki; bere aholkuari zor zaio Gredosen lehenengo paradore nazionala eraikitzea.

Nafarroako Gobernuak 2000n Santa Maria del Villarreko markesaren funts fotografikoa erosi zion Zangozan herritartutako Javier Beúnza Arboniési. Bilduma 702 beirazko xafla, 1.916 argazki paperean eta 11.086 negatiboz osatua dago. Irudi guztiak Espainiakoak dira Andorrako 14 eta Frantziako 7 izan ezik. Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuak funtsa bost gaitan sailkatu zuen: Done Jakue Bidea, Ondarea, Etnografia, Paisaia, Gerra, Suntsitutako Eskualdeak eta Itsastarrak. Done Jakue Bidearen karpeta osatzen duten 140 irudietatik 96 agertzen dira orain Nafarroako Errege Artxibo Nagusian eta Orreaga, Iruña, Leire, Gares, Lizarra eta Iratxekoak dira, baita Nafarroatik at dauden bideko hainbat tokitakoak ere: Errioxa, Burgos, Palentzia, León, Lugo eta Coruña. Irudiak Bidearen hurrenkera geografikoa jarraitzen duten zortzi beira-arasatan erakusten dira, Somportetik hasita Gareseraino eta Orreaga – Gares – Santiagotik jarraituz.

CD bat editatu zen 140 argazkiekin eta Santa Maria del Villarreko markesaren argazki-sorta baten erreprodukzioak diren 14 postalez osatutako bilduma batekin batera.

2004.