es | eu

2005. "La imagen única: daguerrotipos, ambrotipos y ferrotipos en colecciones navarras" erakusketa

2005.

Izenburua: “El Camino de Santiago. Colección fotográfica del Marqués de Santa María del Villar”.

Datak: 2005eko abenduaren 27tik 2006ko martxoaren 31ra.

Komisariotza: Ángel María Fuentes de Cía.

Bisitariak: 3.813 bisita.

Edukia: Erakusketak XX. mendean dagerrotipo, anbrotipo eta ferrotipoetan egindako berrehun argazki biltzen ditu. Guztiak Colección QK Pueyo-Ángel Mª Fuentes, Colección Gorka-Hania eta beste bilduma pribatu batzuen funtsen parte dira. Pieza horien bidez egungo argazkilaritzaren aurrekarien hasiera eta ondorengo bilakaera agertu nahi izan dira. Lanak bildumagileek gordetzen dituzten dagerrotipo, anbrotipo eta ferrotiporik onenen bilduma dira, eta haien sortze-uneak XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasierara doaz. Edukia argazkietan ardazten da, baina, hedaduraz, atal txiki batzuk originalak gordetzeko erabiltzen diren kutxa edo “edertasun-estutxe” deritzenetara eskaintzen dira adibidez.

Erakusketak interes bikoitza du, estetikoa zein teknikoa. Batetik, zuzenean metalezko edo beirazko euskarri batean egindako irudiak direlako eta, hortaz, ezin direlako erreproduzitu. Pieza horiek egitea asko kostatzen zen, balio ekonomiko eta sentimental handia zuten eta oso kalteberak ziren, eta kontu handiz kontserbatzen ziren bakelita, zur edo larruzko estutxe oso landuetan –horiek ere erakusten dira–. Bestetik, erakusketa modu didaktikoarekin muntatua dago eta ikusleari bide ematen dio erakusten diren objektuen balioa eta konplexutasuna, osatzen zituzten zatiak eta haien ezaugarriak ulertzeko, baita zein egoera teknologikotan egin ziren jakiteko ere.

2005.