Izenburua: “Bodas y Modas. Modas y Bodas. Colecciones de Zaragüeta, Galle y Bruguera”.
Datak: 2007ko otsailaren 21etik irailaren 15era.
Komisariotza: Mª Rosario Lazcano Martínez de Morentin.
Bisitariak: 2.110 bisita.
Edukia: Erakusketak ibilbide bat egiten du XX. mendearen lehenengo erdiko ezkontzen modan barna Galle eta Zaragüetaren bildumetako argazkien bidez. Funts horiek, hurrenez hurren, Ondare Historikoaren Zerbitzuaren eta Nafarroako Museoaren artxiboetan daude eta orain dela urte batzuk eskuratu zituzten haien egileen oinordekoen bidezk eta Brugueraren artxiboaren bidez. Erakusketak, halaber, Bruguera jostunaren hamar zirriborro barne hartzen ditu, erakusketarako laga direnak. Erakusketaren komisarioa Rosario Lazcano da, Ondarea Babesteko Bulegoaren burua, eta Fernando Cañadak koordinatzen du, egikaritze materialaz arduratu baita. Argazkiekin, haien tratamenduarekin, digitalizazioarekin eta kopiekin zuzenean lotutako lana Larrión & Pimoulierrek egin du, diseinua Ana Garcíaren esku egon da eta liburuxkako testua Tomás Yerroren esku.
Luisa Zabalo Alzugaray eta jatorri donostiarreko Agustín Zaragüeta Colmenares argazkilariaren seme izanik, Agustín Zaragüeta Zabalok bere aita hil eta gero Gaztelu enparantzaren 31. zenbakian kokatutako estudio familiarra jarauntsi zuen. Horrela bere aitak argazkiarekiko zuen dedikazioa iraunarazi zuen, eta jarduera horretan aritu zen 1960an zendu zen arte. Bere ekoizpenaren gaiak ikaragarri anitzak izan arren, bereziki gailendu zen garaiko kronika sozialaren argazkilari gisa. Bere irudiek XX. mendearen lehenengo hamarkadetako gizarte nafarraren gertakari nagusien lekukotasuna ematen dute.
José Galle Gallego eta bere seme Fernando Galle Zumealdek, hurrenez hurren, XX. mendearen lehenengo eta bigarren erdiko argazkilari profesional aktiboek, Nafarroako gizarte garaikidearen errealitatea islatu zuten. Bien ekoizpen-bolumena nabarmentzen da, baita agertutako gaien aniztasuna ere. Haien argazki-makinen objektiboen bidez gertakari sozialen, gertaeren eta askotariko jardueren lakuko bihurtu ziren.
Santa Perpètua de Mogolan (Bartzelona) jaioa 1924an, Juan Bruguera Iruñean kokatu zen 16 urte zituela, aitaren lan-konpromisoek familia osoa Nafarroako hiriburura aldatzera behartu zutenean, eta 22 urte baino ez zituela kale Nagusian ezarri zen jostun aritzeko. Handik urte gutxira bere lantegia Karlos III.a etorbidean ezarri zuen behin betiko, eta irekia egongo zen 2002an, 78 urte zituela, lanbidea utzi zuen arte. Bere jardun profesionala berehala erreferente bihurtu zen gizarte iruindarreko mailarik aberatsenen artean. Hala, bere lantegiaren lokaletan denboraldi ezberdinetarako antolatutako desfileetan elkartzen ziren maiz eta garaiko gertakaririk gailenetan bere modeloak jantzi zituzten.