es | eu

2019. "Nafarroako Fototeka. Historiarako irudiak" erakusketa

2019.

Izenburua: “Nafarroako Fototeka. Historiarako irudiak”.

Datak: 2019ko ekainaren 28tik 2020ko urtarrilaren 12ra.

Komisariotza: Fernando Cañada Palacio eta Roberto Ciganda Elizondo.

Bisitariak: 10.159 bisita.

Katalagoa: kontsultatu hemen.

Edukia: Erakusketa bi zati ezberdinetan banatua dago. Haietako lehenengoan zaindutako funts fotografikoekin lotuta egiten diren jarduketa-programaren lan-esparruak ezagutzera ematen dira. Jarraian, Nafarroako Artxiboan zaintzen diren funts fotografikoen barnako ibilbide bat abiatzen da, erakusketaren zati handiena osatzen dutenen lagin bat.

Guztira 1865 eta 1960 arteko 137 argazki erakusten dira erreprodukzio modernoen eta erakusketarako kopien bidez, baita hainbat objektu ere, haien artean, argazki-kamera bat, estereoskopien bisore bat, tripode bat eta irudiak ateratzeko erabiltzen diren beste material batzuk. Erakusten diren funts fotografikoak bi motakoak dira: instituzionalak eta pribatuak. Lehenengoetatik Nafarrako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeko eta Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioko ale fotografikoak gehitu dira. Erakusten diren argazkiak profesionalei egindako enkarguak eta norberak egindako lanak dira. Argazki horien asmoa haien bidez hainbat jarduera grafikoki dokumentatzea eta haien egiazko lekukotasuna ematea zen, besteak beste, Nafarroako ondarea babestu eta jakitera ematearena, Foru Korporazioaren zeremonialarena edo hainbat unitate administratiboren kudeaketa obra eta azpiegituren, zerbitzuen eta ekitaldi publikoen jarraipenean. Sorta publiko horien artean lehenengo argazki dokumentalak nabarmentzen dira, 1865ean atera zirenak eta Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoaren diseinuak erreproduzitzen zituztenak, baita 1929ko Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrerako edo 1938an probintzia deskribatzeko enkargatu ziren argazkiak ere.

Bigarrenik, funts pribatuak erakusten dira, zehazki, funts familiar eta pertsonalak. Azken horien barruan funts hertsiki fotografikoak nabarmentzen dira, hots, haien kamera fotografikoen bidez irudiak ateratzen aritu ziren pertsonenak, izan argazkilari profesionalak izan argazkilari afizionatuak. Bi kasuetan, Nafarroak oso adibide goiztiarrak izan zituen, eta haietako batzuk erakusketa honetan agertzen dira. Santa Maria del Villarreko markesa eta José Galle dira Nafarroako Artxiboan kontserbatzen den argazkilaritza profesionalaren prototipoak, Julio Aldadill ordea argazkilaritza amateurraren aitzindaria izan zen Nafarroan. Horietatik guztietatik haien argazkien errepresentazioaren aukerako sorta bat agertzen da, formatu eta prozedura ezberdinekoa, hartara zaintzen diren aleen errepresentazio oso bat eskaintzeko: Santa Maria del Villarreko markesaren ondarearen, etnografiaren, paisaia eta turismoaren argazkiak, José Galleren argazki-kazetaritzaren, publizitatearen eta erretratu komertzialaren argazkilaritzako argazkiak eta argazkilari amateurren argazkilaritza patrimonial, familiar, kostunbrista eta festiboa.

Nafarroako Fototeka Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bildutako funts eta dokumentu fotografikoen multzoa da, erakunde horrek zaindu, gorde, antolatu eta jakitera ematen dituena. Proiektua galtzeko arriskua zuen ondare dokumental delikatua kontserbatzeari eta jakitera emateari konponbide bat eskaintzeko jaio zen. Bere jarduera bi esparrutan garatzen du. Bere eginkizun nagusia ondare fotografikoa erreskatatu eta berreskuratzera joatea da, maiz sakabanatuta eta esku desberdinetan baitago, etorkizunean zainduko dela ziurtatze aldera. Horrez gain, Nafarroako Fototekara gehitutako funts fotografikoei erabateko esku-hartze artxibistikoa egiten zaie, lan teknikoen bidez herritarren eskura jartzeko, besteak beste, aleak identifikatuz, garbituz eta zaharberrituz, digitalizatuz eta katalogatuz. Orain arte, zeregin horiek burutzeko alerik zaharrenak, garrantzitsuenak eta denboraren joanari sentikorrenak direnak dituzten funtsak lehenetsi dira. Horretaz arduratzen da erakundearen ekipo teknikoaren parte diren zaharberritzaile, digitalizatzaile eta artxibozainez osatutako profesionalen ekipo bat.

2019.