es | eu

Nafarroako Artxiboak Txantrearen 75. urteurrenari eskaini dio ekaineko mikroerakusketa

2025/06/01
Nafarroako Artxiboak Txantrearen 75. urteurrenari eskaini dio ekaineko mikroerakusketa

Jose Galle argazkilariak 50. hamarkadan auzo iruindarraren hastapenei buruz ateratako argazkiak ikusgaiizango dira astelehenetik aurrera

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak Iruñeko Txantrea auzoaren 75. urteurrenari eskainiko dio ekaineko mikroerakusketa. Astelehen honetatik aurrera, ekainak 2, efemeride honekin lotuta zaintzen dituen dokumentuetako batzuk jendaurrean jarriko ditu. Zehazki, José Galle argazki-erreportariak ateratako argazkietako batzuk erakutsiko dira. Argazki horietan, auzoko lehen harria eta San Jose parrokia jarri eta bedeinkatu izana, etxebizitzen eraikuntzaren bilakaera, agintari zibilen bisita, Unión Deportiva Hogar Chantrea, Alegría Chantreana eta Peña Armonía Chantreana elkarteen jarduera eta Nafarroako zenbait herritako dokumentuak jasoko dira, Nafarroako gobernadore zibil Luis Valero Bermejori Nafarroako Adopziozko Seme titulua emateko eskatuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Zerrendara itzuli