1956-1957
Manuel Valencia Remón (Zaragoza, 1915 - Madril, 1994), militarra izan zen. Frankismo garaian hainbat kargu zibil izan zituen. Militar gisa, dibisioko jeneral gradua lortu zuen, eta Justizia Militarreko Kontseilu Goreneko kontseilari togadun gisa eta Aireko Kidego Juridikoko kontseilari togadun gisa jardun zuen. Administrazio zibilean, 1956ko apirilaren 3ko dekretuaren bidez (BOE 1956-04-10). Manuel Valencia Remón Huelvako gobernadore zibil eta probintzia bereko Mugimenduko probintzia-buru izendatu zuten; kargu horiek beteko zituen 1957ko ekainaren 14ko dekretu bidez (BOE 1957-06-25) Nafarroako gobernadore zibil eta Mugimenduko probintzia-buru karguak betetzeko kargugabetu zuten arte.1961eko otsailaren 25eko dekretu bidez, kargugabetu zuten berriro Nafarroan, eta aldi berean izendatu zuten Gipuzkoan antzeko postuak betetzeko. 1968an Gipuzkoako postutik kendu eta Espainiako Gorteetan prokuradore izendatu zuten. 1994ko abuztuaren 19an zendu zen, Madrilen.
Funtsaren dokumentazio fotografikoa Manuel Valencia Remónek Huelvako gobernadore zibil eta probintzia bereko Mugimenduko buru gisa egindako jarduera islatzen duten argazkiek osatzen dute.
Tratatzeko zain.