es | eu

Zerbitzuak

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak dokumentazioa zuzenean kontsultatzeko zerbitzua eta dokumentuak erreproduzitzeko zerbitzua eskaintzen ditu. Biak ala biak teknikarien aholkularitzarekin eta arautzen dituzten jarraibideen arabera egiten dira. Gainera, postaz edo posta elektronikoz jasotako erreprografia-eskaerei erantzuten zaie. Hemen kontsulta ditzakezu eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko zerbitzuak eta baldintzak.

Irispide libreko eta jabari publikoko argazkiak Artxibo Irekia web-bilatzailearen bidez era birtualean kontsulta eta deskarga daitezke. Gainerakoak katalogatzeko eta digitalizatzeko prozesuan daude eta zuzenean kontsulta daitezke Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Liburutegiko Irakurgelan. Instalazioetarako sarbidea librea eta doakoa da.

Ordutegia:

  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 8:30etik 14:30era.
  • Asteazkenetan, 8:30etik 18:00etara, baina uztailean eta abuztuan 8:30etik 14:30era.