Izenburua: “Iruñeko Zezen-Plazaren mendeurrena (1922)”.
Datak: 2022ko ekaina-uztaila.
Edukia: Iruñeko Zezen Plazaren Mendeurrenari buruzko mikroerakusketa (1922) dela eta, tamaina handiko paneletan erreproduzitutako XX. mendeko 16 argazki eskaintzen dira. Irudi horiek Iruñeko zezen-plazaren bilakaeraren isla dira, 1922an inauguratu zutenetik. Irudiak, gehienak zuri-beltzekoak, erakundeak gordetzen dituen argazki-funtsetakoak dira, hala nola Carlos Amat eta José Belzunce, XX. mendearen lehen erdiko argazkilari amateurrak, bai eta Galle argazkilariak eta Airetiko eta Lurreko Argazkigintza enpresak egindakoak ere.
Hautatutako gaiei dagokienez, zezenketei dagozkien ospakizunak islatu nahi izan dira, baita Iruñeak jai-, jolas- eta kirol-jarduera jakin batzuk hartzeko prestatutako esparrurik ez zuen urteetan plazak hartu zituen bestelako ekitaldiak ere. Horregatik, San Fermin jaietako entzierroetan, zezenketetan, burtziketetan, bigantxen ospakizunetan edo herriko mandakoetan izaten diren zezen-plazako argazki tradizionalekin batera, 1948ko eta 1949ko irudiak erakusten dira, hala nola, charlotada bat, peñen jaialdi bat, Oberena taldeko ikuskizun bat edo Erraldoi eta Buruhandien konpartsa hondarretan dantzan, berezitasun handiagoko eszenekin batera, esaterako, 1933ko ariketa gimnastikoen saio bat, non dozenaka haur trebatzen ari ziren, urte bereko oinezko lasterketa baten irteera-lerroa edo 1949ko aizkolarien lehiaketa bat.