es | eu

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako 12.000 argazki zahar biltzen dituen webgunea sortu du

2020/04/29
Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako 12.000 argazki zahar biltzen dituen webgunea sortu du

Hamarkada bat behar izan da Nafarroako argazkilaritza ondarea antolatu eta berreskuratze lanetarako, argazki berriak argitaratu ahala berrituko da webgunea

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak herritarren eskura jarri ditu Foru Komunitateko azken ehun urteko historian, 1860tik 1969ra bitartean, izandako ibilbidea erakusten duten 12.000 argazki baino gehiago. Horretarako, www.fototecanavarra.es webgunea sortu du, bertan instituzioak gorde duen Nafarroako argazkilaritza ondarea antolatu eta bildu da. Webgune horren bitartez 21 funtsetatik eskuratutako eta digitalizatutako argazki zaharrak kontsulta daitezke.

21 funts dokumental

Sarrera librea duten argazkien erdia baino gehiago bost funts insituzionaletatik jaso da. Guzti horien artean nabarmentzekoak dira Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Komisioaaren 792 argazki, 1861 eta 1935 urtekoak, zeinak duten antzinakotasunagatik XX. mendean gauzatutako berritze lanen aurreko arkitektura zein ondare artistikoaren errediografia aurkezten duten.

Halaber, Nafarroako gizarte ohituren testigantza grafikoa jaso da, 1924ko eskualdeko arropen inguruko argazkiak biduz edo 1912ko mendietako baserrien irudiak jasoz. Bestalde, Nafarroako Foru Aldundi Probintzialak Herri-lanen Zuzendaritzak sustatuta hainbat herritan egindako lanen argazkiak ikus daitezke, Foru Korporazioak egindako ekitaldi ofizialak, Sevillako 1929ko Erakusketa Iberoamerikarra edo 1916 eta 1934 artean Nafarroako ondare artistikoari buruz Arxiu Mas Bartzelonako argazki estudioak egindako 3.117 argazkiak.

Bestalde, familiek eta norbanoek emandako 16 funtsetatik bildutako argazkiak bildu dira. Garrantzitsuenak José Galle moduko argazki profesionalek edo Julio Altadill, Carlos Amat, José Belzunce, José Martínez, Alberto Oficialdegui, José Velasco, Fidel Astiz, Eugeniusz Frankowski, Juan Ciganda eta Ángel Martínez argazkilaritza zaletuek egindakoak. Funts horietatik digitalizatutako argazkiei dagokionean, Foto Galleren kasuan, Nafarroako kazetaritza argazkilaritza nagusia, nitrato eta beira euskarrietan egindako argazki zaharrak aukeratu dira. Bestalde, Julio Altadillen, Nafarroako argazkilari amauteur aitzindariaren, argazki gehienak biltzea lortu da, guztira 1.364 irudi.

Azkenik, aipagarria da Mariano Ansó, Victoriano Aoiz y del Frago, Arturo Campión, Generoso Uharte eta Iráizoz Astiz familiek emandako funtsak, zeinak irakurketa gehigarriak eskaintzen dituzten, batez ere, Nafarroako estudio profesionaletan ateratako argazkien bitartez.

Familien eta norbanakoen funts horiek guztiak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian zaintzen dira egileek hala eskatuta, eta kasu gehienetan dohaintzan eman dituzte. Artxiboak argazkien zaintza eta mantenua bermatzen du eta berreskuratu eta digitalizatu nahi dituztenen esku jartzen ditu. Argazki zaharrak dituztenek eta instituzioei emateko nahia dutenek langile teknikoekin hitz egin dezakete archivogeneral@navarra.es e-postaren bitartez.

Lan teknikoak

Vianako Printzea Erakundea- Kulturako Zuzendaritza Nagusiak hamar urte baino gehiago behar izan ditu Nafarroako argazkilaritza ondarea antolatu eta berreskuratzeko. Egun, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroako Fototeka programa garatu du, zeinak berreskuratze, digitalizazio, historia eta artxiboko adituak biltzen dituen ondare historiko bakar horiei behar duten tratamendua emateko.

Une honetan aipatutako 21 funts horien gaineko lan teknikoak amaitu dira eta jada sarean eskuragarri daude; orain, beste 33 funtsetako argazkiekin ari dira lanean. Zehazki, katalogatzeko bidean daude Aireko eta Lurreko Argazkiak eta Santa María del Villar Markesaren funtsa, eta laster ekingo zaio Real Defensa Markesen eta Jesús María Lacasiaren argazki funtsen lanei. Lan horiek amaitu ahala Interneteko katalogoa eguneratuko da.

Orain arte argazki guzti horiek Nafarroako Errege Artxibo Nagusian bakarrik ikus zitezkeen, egun, ordea, Interneten argitaratzearekin batera gizarte guztiaren esku jarri dira.

Argazkien kontsulta Nafarroako Fototekaren bitartez egin daiteke www.fototecanavarra.es webgunean. Bertan argazkiak antolatuta daude eta Artxibo Irekia bilatzailearen bitartez www.archivoabierto.navarra.es deskribapenen bidez kontsulta daitezke argaziak eta aurrebista eskuratu, guzti hori funts dokumentala interesa duen edonoren esku jartzeko helburuz.

Iraulketa berri horren bidez, Artxibo Irekia bilatzailea Nafarroako artxiboetatik datozen lehen iturriak linean kontsultatzeko lehen baliabidea da. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko eta Nafarroako Artxibo Garaikideko 266.000 erregistro deskribatzaile baino gehiago biltzen ditu, XIII. eta XXI. mendeetakoak. Nafarroako Gobernuak Internet bidez dokumentu-iturri historikoak hurbiltzeko egindako apustua da.

Zerrendara itzuli