1869-1876
“Recuerdos de una guerra civil”, “Álbum del Bloqueo de Pamplona” izenarekin ezagunagoa den kodexak barne hartzen dituen argazkiei dagokie. Bertan, Iruñeko blokeoari eta Hirugarren Karlistaldiko (1872-1876) arma-gertakariei buruzko gutunak, dokumentuak, akuarelak, marrazkiak eta argazkiak daude. Lagarde anaiei ematen zaie aipatutako albuma egiteko ardura: Aniceto Lagarde, Nafarroako Probintzia Diputazioko bide-ingeniaria, marrazkilari eta akuarelista aditua, eta Nemesio Lagarde, ingeniari militar eta ilustratzaile grafiko handia.
Albuma alderdi liberaletik egin zen, ilustrazio batzuen tonu satirikotik eta albumean jasotako testuetatik ondoriozta daitekeenez, ondoren karlisten eskuetan zaindu zen arren. Habanako (Kuba) Rivero kondearengandik dator, eta aita Hilario Chaurondo paul erlijiosoaren eskutik iritsi zen erakundera.
Albumean sartutako argazkiak albuminari dagozkion positiboak dira, eta kodexari itsatsita agertzen dira, hura osatzen duten gainerako materialekin nahastuta. Horregatik, dimentsioak askotarikoak dira, batez ere zati handi batean moztuak izan baitira konposizioak egiteko. Gai nagusia karlisten aldeko pertsonaien erretratuak dira.
Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.