1870-1935
Julio Altadill Torronteras (Toledo, 1858 - Iruña, 1935) militarra, argazkilaria, historialaria eta geografoa izan zen. Bere ibilbide profesionalaren parte handi bat leku ezberdinetan eman zituen; besteak beste, Avilako Intendentziaren Akademian edo 1909ko Marokoko kanpainan. Ondoren, Seigarren Eskualdeko Intendentziaren Idazkaritzako buru izan zen, baita Iruñeko eta Gasteizko Parkeen Zuzendaritzakoa ere. Vasco-Navarrako zuzendaria izan zen 1912an, eta, 1919tik aurrera, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen idazkari eta lehendakariordea izan zen. 1902an San Fernando Historia eta Arte Ederreko akademiko urgazle izendatu zuten. Monumentuen Batzordearen Buletinean maiz kolaboratu zuen, dokumentazio eta agiritegiei buruzko ikerketekin; besteak beste, “Geografía General del reino de Navarra” eta “Castillos medioevales de Nabarra” argitaratu zituen.
Funtsa 1.364 argazkiz osatuta dago. Jatorrizko funtsa Julio Altadillek egindako 521 argazkiz osatuta dago: 515 beirazko plakaren gainekoak dira (horietatik 503 gelatinak dira, 11 kolodioiak) eta beste 6 plastikoaren gainean egindako negatiboak dira. Gainera, dokumentazio pertsonalaren lagin txiki batekin osatzen dira. 2017ko sarrera beste 383 argazkiz osatuta dago; horietatik 285 beirazko plakaren gainekoak dira eta 98 paperezko positiboak. 2018ko sarrera 460 argazkiz osatuta dago; horietatik 458 beirazko plakaren gainekoak dira eta 2 plastikozko negatiboak.
Paisaian eta naturan, eta ondare artistiko, arkeologiko eta dokumentalean ardazten dira irudiak, baita familiarteko bizitzan ere. Egilea paisaia-argazkiez baliatu zen “Geografía de Navarra” lana irudiztatzeko.
Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.