es | eu

Amat, Carlos

Amat, Carlos

1907-1935

Carlos Amat Pintado Castellón jaio zen, medikua izan zen eta Nafarroako lehen oftalmologoa izan zen. 1896an Kubara destinatu zuten mediku militar gisa. 1916an Nafarroako Errekrutatze Batzorde Mistoaren kide zen. Nafarroako Ospitalean okulista lanetan aritu zen. 1919an komandante mediku gisa agertzen da, San Hermenegildoren Ordenaren gurutzea jaso zuelarik. 1933an ordezko mediku izatetik erretiratua izatera igaro zen. María Erro Yabenekin ezkondu zen, Etsaingoa, erizaina.

Bere seme Carlos Amat Erro (Etsain, 1897ko otsailaren 20a – Iruña, 1983ko abenduaren 21a) oftalmologoa izan zen. Bartzelonan burutu zituen ikasketak. 1924an Itsas Armadako teniente medikua izendatu zuten. 1925ean, Alhucemako lehorreratzean, Alfonso XIII korazatuan ibili zen bere zerbitzuak eskaintzen. 1933an Madrilgo Unibertsitate Zentralean defendatu zuen bere tesia, Estudio médico-tiflófilo de la provincia de Navarra (Nafarroako ikerketa mediku-tiflofiloa). Espainiako Falangearen alderdikide bilakatu zen eta, gerora, Gerra Zibilean, mediku-zerbitzuak eskaini zituen okulista boluntario bezala unitate eta talde kirurgiko ezberdinetan: Gipuzkoako frontean, iparraldeko frontean, Terueleko kanpainan, Levanteko kanpainan eta, azkenik, Madrilen. Gerra Zibila amaitu zenean, medikuntza-lanetan aritu zen soilik. 1962an Iruñeko Osasuneko Probintzia Zerbitzuetako oftalmologoa izan zen. Vianako Printzea Erakundearen Euskara Sustatzeko Atalaren kide izan zen.

Funtsa 335 argazkiz osatuta dago: Etsain, Baztango harana, Elizondo eta Iruñeko irudi kostunbristak; entzierroak, pilotariak eta familiarteko egoerak irudikatzen dituzten argazkiak. Bestalde, 4 txasis eta estereoskopioen bisore bat ere barne hartzen ditu.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.