es | eu

Artearen Adiskideak

Artearen Adiskideak

1918-2015

Artearen Adiskideak Musika-Elkartea Iruñean sortu zen 1918ko ekainaren 1ean Paulino eta Santiago Otamendi anaiak tartean zirela, musika sustatzeko helburuarekin. Musika klasikoko kontzertuak egiten zituzten hainbat espaziotan, Gayarre antzokian edo Olimpia antzokian kasu, eta beste alderdi batzuei ere erantzuten zieten, hala nola dantza eta musika-festibal herrikoiak egiteari. Geroztik, Iruñeko bizitza herrikoi eta kulturaleko gertakari nagusietan presente egon da, errondaila eta kalejira bidez, San Ferminak edo Sampedrada bezalako jaialdi eta kultur-ekitaldietan. Bere urterik distiratsuenetan 80 musikari izatera iritsi zen. Joten, euskal kantaren eta kantu modernoaren lehiaketak egiten zituzten. Paulino Otamendi, Alfredo Lumbreras eta Saturnino Sorbet izan ditu zuzendari, besteak beste. 1998az geroztik Iruña Hiria Plektroko Musika Jaialdia antolatzen du, beste ziklo eta ikastaroez gain. 1938an Koldo Pastorrek Paulino Otamendi Ganbera Orkestra sortu eta zuzendu zuen, errondaila ganbera-orkestra bihurtuz, plektro-musika sustatu eta zabaltzeko. Gaur egun, 20 instrumentistak osatzen dute Paulino Otamendi Ganbera Orkestra; hari pultsatua, egurrezko haizea, teklatua eta perkusioa, eta errepertorio zabala duen egitaraua eskaintzen du, Errenazimendutik gaur egunera.

Funtsaren dokumentazio fotografikoa 43 argazki positibok osatzen dute, eta elkarteak mende bat baino gehiagoan izan dituen kide eta multzoak erakusten dituzte.

 

Tratatzeko zain.