es | eu

Astiz, Fidel

Astiz, Fidel

1890-1950 inguru

Fidel Astiz Iriarte (Uitzi, 1881 - Iruña, 1958) abokatu eta argazkilaria izan zen. Bere aita Zacarias Astiz Juanmartiñena zen, La Papelera Vasco-Navarra paper-fabrikaren eta La Vasconiaren sustatzaile eta enpresaburu ezaguna; ama, ordea, Micaela Francisca de Iriarte Muguiro zen, Uitziko Osambela etxekoa. Aitarekin batera, 1903an Diario de Navarra egunkaria sortu zuten 56 akziodunetako bat izan zen. 1941ean Iruñeko Adingabeen Babes Auzitegiko lehendakariordea izendatu zuten.

Bere argazki-funtsa Iráizoz-Astiz familiaren funtsaren barne dago. Bere argazki-kamerarekin egin zituen negatibo eta positiboek osatzen dute eta, batik bat, Uitziko Osambela etxearekin eta bere bidaia zein zaletasunekin lotuta daude.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.