es | eu

Aurkezpena

Nafarroako Fototeka Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bildutako funts eta dokumentu fotografikoen multzoa da, erakunde horrek zaindu, gorde eta jakitera ematen duena. Proiektua 2009an jaio zen galtzeko arriskua zuen ondare dokumental delikatua kontserbatzeari eta jakitera emateari konponbide bat eskaintzeko. Gaur egun, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren errealitate artxibistikoaren funtsezko programa estrategiko bat da.

Nafarroako Fototekak bi esparrutan garatzen du bere jarduna. Lehenik eta behin, ondare fotografikoa berreskuratzeaz arduratzen da, sarri banatua eta hainbat eskutan dagoena, etorkizunean babesten dela bermatze aldera. Bigarrenik, zaindutako funtsen esku-hartze artxibistiko osoari ekiten dio, herritarrentzat eskuragarri jartze aldera, horretarako hainbat lan tekniko eginez, besteak beste, aleak identifikatu, garbitu eta zaharberritzea, digitalizatzea, sailkatu eta deskribatzea.

Irispide librekoak diren eta jabari publikokoak diren zaindutako argazki guztiak Nafarroako Fototekan sar daitezke. Argazki horien guztien irudi digitalizatuak zein haien fitxa deskriptiboak interesatu guztien eskura daude Artxibo Irekia web-bilatzailean, eta haren bidez topatu, ikusi eta deskarga daitezke.

Nafarroako Fototeka programari esker, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren profesionalen talde batek orain arte ezezagunak ziren funts fotografikoak babestu eta tratatzen direla zaintzen du eta herritarrei eskaintzen dizkie gozatu ditzan eta Nafarroako historia eta memoria grafikoa hobe ezagut dezaten.