1865-1878
Miguel Fermín Barberíaren izena funts honen parte den argazki albumaren atzeko azalean agertzen da, piezaren jabeari egokitu dakiokeena.
Argazki-funts pertsonala hainbat argazki-establezimendutatik etorriak diren 10,2 x 6,3 cm-ko eta bisita-gutun formatuko 20 albumina dituen album bakar batek osatzen du: Iruñeko bi (Leandro), Bartzelonako bi (Fotografía Española, Moliné y Albareda), Mexikoko bi (J.H. Normand, Galería Fotografía) eta Parisko bat (Eug. Pirou). Bi erretratu Justo Yurita eta Miguel Echeniquerenak dira, eta beste biak, aldiz, Espainiako Alfontso XII.a eta María de las Mercedes de Orleans errege-erreginakoei dagozkie.
Tratamenduaren zain.