1971-1975
Jesús María Baztán Bordonaba (Tutera, 1946ko maiatzak 3 - 2023ko otsailareen 2a), Tuterako Colegio Elvira Espańa eskolako eta Instituto Valle del Ebro institutuko irakaslea izan da, baita Nafarroako Gobernuaren Irakasleei Laguntzeko Zentroko (ILZ) teknologia berrietako aholkularia ere. Zinemazalea eta argazkilaritza-zalea da txikitatik eta zinemarako filmak egin ditu 8, super 8 eta bideoan, eta argazki eta diapositiba mordoa ere bai.
Jesús María Baztán-ek egindako 35mm-ko koloretako 70 diapositibek osatzen dute funtsa. Horietatik, 20 1971n Tuteran Fabako Erregea aldarrikatzeko zeremoniari buruzkoak dira, eta beste 50ak aldiz, 1975eko Tuterako herriko jaiei buruzkoak.
Tratamenduaren zain.