es | eu

Belzunce, José

Belzunce, José

1922-1930

José Belzunce González (Andosilla, 1905 - Cáceres, 1953), iruindarra, militarra zen. José Belzunce Lizarragaren semea eta Francisco Belzunce y Arleguiren iloba zen. Azken hori Muruzabalen jaio zen eta ezaguna zen Filipinetan azukre-lantegi bat sortzeagatik, eta Bearinen, emaztearen herrian, otoiztegi bat eta hainbat etxeren lekualdatzea bultzatzeagatik. José Belzunce González armadan sartu zen 1923ko urriaren 1ean. 1926an infanteriako alferez gisa graduatu zen. 39. Kantabria Erregimentura destinatu zuten, 1927an destino berria jaso zuen arte, 1. Tetuango Indar Berezi Indigenen Erregimentura. 1928an mailaz igo zen eta infanteria-teniente bilakatu zen. 1936ko uztailean, Gerra Zibilaren hasiera zela eta, Iruñetik atera zen García Escámez koronelaren zutabean, erreketeen sekzio baten agintean. 1936ko abenduan kapitain bihurtu zen eta Valvanerako Ama Birjinako Erreketeen Tertzioko komandante bilakatu zen. Somosierra, Navafría, Sigüenza, Guadalajara, Teruel, Ebro eta Kataluniako operazioetan parte hartu zuen. 1953ko uztailaren 5ean hil zenean infanteriako teniente-koronela zen. Bere argazkilari-lana eta Francisco Belzunce González anaiarena (Iloilo, Filipinak, 1904 – Teruel, 1937) nahasten ziren, antzeko patua izan baitzuten. Militarra zen infanteriako arman, eta egun berean sartu zen armadan. Gerra Zibilaren hasiera zela eta, Iruñetik atera zen García Escámez koronelaren zutabean, metrailadoreen sekzio baten agintean. 1937ko otsailean Asturiaseko frontera igaro zen, konpainia baten agintean, eta 1937ko abenduan Teruelgo frontera. Bertan zendu zen.

Funtsa plastikozko eta azetatozko 163 negatiboz osatuta dago. Gerra Zibila hasi baino lehenagoko zenbait argazki dira, Iruñeko San Fermin jaiak eta Nafarroako hainbat txoko islatzen dituztenak.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.