1860-1891 inguru
José Brunet y Bermingham (Donostia 1836-1891) argazkilaria izan zen. Donostiako burgesiako familia garrantzitsu batetik zetorren: José Manuel Brunet y Prat eta Manuela Berminghanen semea zen eta José Brunet Segura merkatari katalanaren iloba. Aita eta aitona Donostiako alkateak izan ziren, baita enpresen sustatzaileak ere, itsas-merkataritzaren, bankuen, garraioen (Donostiako Tranbia Konpainia, 1886an sortua) edo paper-enpresen arloan (La Esperanza, 1842an sortua). José Brunet y Bermingham Donostiako erregidore izan zen 1868an, 1881ean, 1882an eta 1883an. Munduko herrialde ezberdinetan barna ibili zen, kamera eskuan, eta bisitatzen zituen lekuetako argazkiak erosten zituen.
Bere argazki funtsa Mencos familiaren funtsean integratuta dago, Errege-Defentsaren markesen funtsean. Beirazko plaken gainean ateratako negatiboek (bai kolodioi hezetan bai gelatinobromurotan bustitako negatiboek) osatzen dute. Irudien artean, Donostiako eta Gipuzkoako txokoak ikus daitezke, baita familiarteko bizitzan edo bidaietan ateratako argazkiak ere.
Gaur egun tratamenduan.