es | eu

Castells, Kim

Castells, Kim

1994-1995

Kim Castells (Bartzelona, 1947ko uztailaren 23a) argazkilaria da. 1978an hasi zen argazkilari profesional bezala eta 1981ean argitaratu zuen bere lehen liburua. Ordutik aurrera paisaia-, arkitektura- eta ondare-argazkiak biltzen dituen berrogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu. Besteak beste, hurrengo literatura-egileekin lan egin du: Josep Plà, Josep M. de Sagarra, Joan Brossa, Lluís Racionero, Màrius Carol, Carme Riera, Lluís Carandell edo José Antonio Labordeta. March, Juventud, Lunwerg eta Arolak argitaratu dituzte bere lanak.

Funtsa 35 mm-ko 2.000 diapositibaz osatuta dago. Irudiak Nafarroarekin lotuta daude eta egileak atera zituen 1994 eta 1995 urteen artean, Espainia osoko ondarearen argazki-artxiboa sortzeko Planeta argitaletxeak burutu zuen proiektu baten barne. Argazki horiek guztiak ondarean ardazten dira eta Nafarroako herri gehienetan eragina dute.

 

Tratamenduaren zain.