1993
Francisco Javier Chocarro San Martín (Iruñea, 1954ko ekainaren 28a) arkitekto eta argazkilari amateurra da. 1972 eta 1979 urteen artean arkitektura ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean. Ikasle zen garaitik hainbat erreportaje egiten zituen argazkilari gisa, normalean zuri-beltzean, non argazkiak bere laborategian bertan errebelatzen zituen. Argazkiez gain, Super 8 formatuko irudiak ere ateratzen zituen. Arkitektura izan du gai gogokoena, baina baita “Resumen de Noticias. Diciembre del 77-julio del 78. Pamplona, 7 meses de lucha” izeneko dokumentala gisako trantsizio garaiko gizarte eta aldarrikapen mugimenduen testigantza grafikoa ere. Dokumentala Paco Avizandarekin elkarlanean egin zuen, zeina hainbat astez Iruñeko areto batean proiektatu zen eta baita Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian ere.
Argazki-funtsa Beriaingo Potasas de Navarra POSUSA enpresaren instalazio zaharretako koloretako 35 mm-ko 56 negatiboko erreportajeak osatzen du. Instalazio horien eraikuntza-egoerari buruzko txosten arkitektoniko bat egin zuen emaileak, Ramón Urmeneta Ajarnaute aitaginarrebarekin eta María Urmeneta Fernández emaztearekin batera.
Tratamenduaren zain.