es | eu

Domench y Azpilicueta

Domench y Azpilicueta

1975-2010

José María Domench García (Atarrabia, 1948ko uztailaren 20a / 2019ko martxoaren 6a) eta Luis Azpilicueta Sola (Iruña, 1944ko abuztuaren 31 / 2018 abuztuaren 10a) argazkilariak dira. Lehena, Informazio Zientzietan lizentziaduna; bigarrena, Magisteritzan graduduna. 1968an ekin zioten bere jarduera profesionalari Salvat, S. A. de Ediciones argitaletxean, non lankidetzan aritu ziren hainbat argitaletxe eta entziklopediatan; hala nola, Monitor, Salvat 12, Conocer España eta Maravillas del Mundo. Bestalde, Itinerarios por Navarra (I eta II) eta Navarra, castillos y palacios bezalako lanak sortu zituzten Nafarroako Aurrezki Kutxarentzat. Garai hartan, José María Domenchek eta Luis Azpilicuetak talde bat sortu zuten Salvaten edizio bereziak argitaratzeko. Horrela sortu zen dohaintza honen argazki-artxiboa.

1989an Salvat utzi zuten eta aro berri bati ekin zioten. Urte horretan Sahats Servicios Editoriales sortu zuten eta, haren bidez, liburuen eta liburuxken argitalpenean espezializatu ziren; bestalde, 2000. urtean, Arrako Ediciones sortu zuten, turismoko gidaliburu eta ibilbideei buruzko argitaletxea. Beste hainbat argitaletxerekin lan egin zuten: Anaya Touring (Guía de Navarra, País Vasco y España), Editorial Everest (Guía de La Rioja, Guía de Navarra), El País Aguilar (viajes por el País Vasco), Santillana, Navarra Hoy, Diario de Navarra (zenbait bilduma, besteak beste, Biblioteca Básica de Navarra, Historia de Navarra, Geografía de Navarra, Etnografía de Navarra, Vocabulario Navarro …), Diario de Noticias (Recorridos por la Gastronomía Navarra), Caja de Ahorros de Navarra (La Cocina Popular Navarra), Etor-Ostoa argitaletxea (Hiri Buruak, Iruña eta Baionari buruz). Nafarroako Gobernuarekin egindako elkarlanak ere azpimarratu behar dira (Parque Natural de Urbasa y Andía, Bardenas Reales, Bértiz y Navarra en la mano ), baita Turismorekin egindakoak ere; izan ere, argazki-artxiboa sortzeko Domench-Azpilicueta, Jorge Nagore eta Larrión eta Pimoulier kontratatu zituzten eta Nafarroa bost zonaldetan zatitu zuten.

Funtseko argazkietan jasotzen dira Nafarroako herriak (Artearen, Naturaren, Gastronomiaren eta San Ferminen alderdi nafarra) eta Espainiako beste probintzietako herriak. Dohaintzan eman den materialaren artean 35 mm-ko 50.000 diapositiba eta 6x6 cm-ko 30.000 diapositiba daude.

 

Tratamenduaren zain.