es | eu

Fotografía Aérea y Terrestre S.L.

Fotografía Aérea y Terrestre S.L.

1962-2001

Fotografía Aérea y Terrestre S.L., Bilbon fundatua 1958an, Espainiako aireko fotografiako enpresa ezagunenetako bat da. XX. mendearen bigarren erdian lurralde osoa fotografiatu zuen eta aireko fotografiako artxibo nagusietako bat osatu zuen, egun Espainiako hainbat artxibo historikotan banatua dagoena. Argazkiak enpresaren hegazkin txikietatik egiten zituzten eta 10x12 cm formatuko KODAK K-24 kamerak, 6x7 cm formatuko PENTAX kamerak eta 6x6 cm formatuko HASSELBLAD kamerak erabiltzen zituzten.

Funtsa airetik ateratako 4.003 argazkiz osatuta dago, eta Nafarroako erakundeekin eta industria-poligonoarekin lotuta daude.

 

Kontsultatu beirazko plakak ARTXIBO IREKIAn.