es | eu

García, Marcelino

García, Marcelino

1920-1970 inguru

Marcelino García Martínez (1877-1950) eta Marcelino García Asiain (1912-1985), aita eta semea, merkatari, margolari eta argazkilariak izan ziren. Lehena Gravalosen (Errioxan) jaio zen; aita Tiburcio García Aznárez zuen, eta Corellakoa bazen ere, Gravalosen finkatu zen gozogile eta margolari gisa. Bera jaio eta urte batera, Corellara itzuli ziren eta aitaren ogibideak bereak egin zituen, argazkilariarena gehituz. Marcelino Garcíak eta bere izenkidea zen semeak argazki-estudio bat ireki zuten hirian, kale Nagusia 50 helbidean, beren jardunaldi profesionalek iraun zuten bitartean, eta lan piktorikoak egin zituzten zenbait erakunderentzat. 1903ko eta 1904ko “Corella de Gala”, eta 1904ko “Corella Ilustrado” jaietako aldizkarietan beren argazki-estudioaren iragarkiak argitaratu ziren: “Gran Fotografía Artística de Marcelino García. Calle Mayor, 50”. Fitero herriko argazki-serie bat egin zuen eta postaletan inprimatu zen. Bestalde, bere seme Marcelino García Asiain Corellako Arte eta Lanbide Eskolan pintura irakasle izan zen 1950-1980 bitartean, erretiroa hartu zuen arte. Bertan beste zenbait irakaslerekin kointziditu zuen; besteak beste, José Mª Ascunce eta Rafael Huerta. Corellako auzokide askoren argazkiak atera zituen, nortasun-agirirako erabil zitzaten.

4.843 argazki ditu; horietatik 2 positiboak dira, 2.340 negatiboak 6x9 eta 18x24 cm arteko tamainako beirazko plakan eta 2.505 negatiboak 4,5 eta 18,5x23,5 bitarteko euskarri plastikoan. Argazkiak aparte, 35 mm-ko eta 60mm-ko pelikulak ere baditu. Funtsa Corellako Udalarena da, Corellako Juan Escudero Arévalok dohaintzan eman baitzion 2006ko uztailean. Bien argazkiek genero ezberdinak lantzen dituzte. Estudioko erretratua gailentzen bada ere, hiri-paisaia, ohiturak, prozesioak eta Corellako eguneroko bizitzaren beste zenbait alderdi ere jasotzen dira.

 

Gaur egun tratamenduan.