c. 1920-1960
Juan Gayarre Barandiaran (Etxarri-Aranaz, 1903ko ekainaren 27a – 1985eko uztailaren 9a) Farmazian doktore eta argazkilari afizionatua izan zen. José Toribio Gayarre Dombrasas eta Úrsula Barandiarán Erdociaren semea izandako hau Fermina Muruzábal Sagüés sanmartindarrarekin ezkondu egin zen 1946an eta gero, Mª Asunción Gayarre Muruzábal izena zeraman alaba izan zuten. Nafarroako botikarien ikuskatzailea izan zen eta 1956an Nafarroako Botikarien Batzordean sartu zen bokal gisa. Etxarri-Aranazko farmazia zuzendu zuen. 1952-1953ko Nafarroako Urtekariak Juan Gayarreren farmazia aipatzen du, eta hura Diario de Navarra eta Arriba España egunkarietako korrespontsal gisa.
Argazki-funtsa beirazko euskarrian dauden 118 negatiboek, euskarri plastikozko (nitratoa) 117 negatiboek eta positibo estereoskopiko batek osatzen dute. Etxarri-Aranaz herriko argazkiak ugariak dira, baina Iruñea, Haro, Lourdes, Donostia eta Bizkaiko hainbat herriren irudiak ere badaude. Banakako erretratuak, gazte-taldeen argazkiak eta Iruñeko zezen-plaza zaharrean egindako zezenketak ere aurkitu ahal ditugu.
Tratamenduaren zain.