es | eu

Gironés, Vicente

Gironés, Vicente

1960-1996 inguru

Vicente Gironés Bombay (Valentzia, 1911ko martxoaren 28a - Iruña, 1996ko otsailaren 15a) musikaria eta banda-zuzendaria izan zen. Valentziako El Cabañal auzoko Casinet musika-bandan hasi zen klarinetista gisa. Iruñera 1932an iritsi zen, Zerbitzu Militarrera, eta banda militarrean sartu zen. Gerra Zibilean Amerika 14, ondoren 23, Infanteriako Erregimentuko Musika-Bandako kide izan zen. Armada utzi ondoren, 1959an, Lodosako bandako zuzendari bezala hasi zen lanean, eta hainbat kultur-jarduera antolatzen hasi zen, hala nola, antzerkia, komediak edo zarzuelak. 1969an Iruñera itzuli zen eta 1967 inguruan Burlatako Musika-Banda izango zena formalizatzen hasi zen. Burlatako musika-banda, musika akademia bera bezala, hainbat lokaletatik pasa zen Villa de Lanz kalean amaitu arte, Vicente Gironések banda eta akademia buru zituela ezagutu zuen azken egoitza. Beranduago, bere ikasle batzuek Donibane Peña osatuko zuten, eta bere ereserkia konposatu zuen haientzat. Burlatako beste elkarte batzuentzat ere ereserkiak konposatu zituen, hala nola Euskalherria peñarena eta Subidica a la Salve. Burlatako etaparen ondoren, irakasten jarraitu zuen, eta Gares eta Etxauriko taldeak zuzentzen.

Funtsaren argazki dokumentazioa zuzendu zituen banden musika emanaldiei eta ekitaldiei buruzko argazki positiboek osatzen dute.

 

Tratatzeko zain.