1934-1958
Jesús González Irigoyen (Arellano, 1920ko uztailaren 1a – Iruñea, 2009ko apirilaren 29a) ebanista eta argazkilaria izan zen. Txikia zela, familia Iruñera joan zen bizitzera. Gerardo Zaragüetaren argazki-estudioan trebatu zen 1932 eta 1936 artean, gutxi gorabehera. Lanbidea ikasi ondoren, Gerardo Zaragüetak Iruñera bidaltzen zuen hainbat erreportaje egitera. Futbolarekiko zaletasun handia mantendu zuen, 11. ezker muturra izan zen eta Oberenaren lehen taldearekin jokatu zuen, Veneziarekin Boscos Trofeoan eta Osasunaren mailaren batean ere bai. Gerra Zibila eta gero, argazkigintza utzi eta ebanisterian aritu zen. Agapita Iturri Noguera arroiztarrarekin ezkondu eta gero hiru seme-alaba izan zituzten: Mª Teresa, Mª Cruz eta Iosu González Iturri.
Argazki-funtsa 11 argazkik osatzen dute. Jesús González Irigoyenek Gerardo Zaragüetaren estudioko kamerarekin egindako beirazko bost plaka nabarmentzen dira. Argazki horiek Gerra Zibilean mobilizatu eta 1938ko abuztuaren 14an Ebroko batailan hil egindako Julián González Irigoyen anaiaren eta familiaren oroigarri gisa eskatu zizkion argazkilariari. Gerardo Zaragüetak egindako Jesús González Irigoyenen erretratu baten klixea ere nabarmentzekoa da. Dohaintzan emandako gainerako irudiak geroagokoak dira, eta Jesús González Irigoyenek berak ere egin zituen.
Tratamenduaren zain.