1900-1969
Irañetako Dukeen etxetik etorritako familia. Francisco eta José María Huarte Callis anaiek ikastetxe pribatu bat sortu zuten 1845ean, Colegio Huarte, Iruñeko Xabierreko jaitsieran, laster kale Nagusira eramana elkarren segidako bi egoitzatan, irakaskuntzan garrantzi handia izan zuen erakundea. 1896an Instrukzio Publikoko Probintzia Batzordeak urrezko dominarekin aintzatetsia. José María Huarte Callis Iruñeko Udaleko zinegotzi eta alkateorde izan zen. 1867an bere arreba Mercedes Huartek andereñoentzako ikastetxe bat ireki zuen Iruñeko kale Berrian, 1921ean neskentzako eskola batekin osatu zena. Alberto Huarte Machín (1859 - 1938), Franciscoren semea, ere Iruñeko Orfeoiaren eta Sociedad de Conciertos Santa Ceciliako presidentea izan zen. Alberto Huarte Machínek Pablo Sarasate bere lagun handiaren eta Santa Cecilia orkestraren arteko ezinbesteko lotura gisa jardun zuen. Haren seme Jose Antonio de Huarte y Jáuregui (Iruña, 1892 – Iruña, 1968) biolinista, irakasle eta musika-kritikaria izan zen. Bere beste seme José María de Huarte y Jáuregui (Iruñea, 1898 - Madril, 1969) 1921ean sartu zen Nafarroako Artxiboko funtzionario gisa eta 1927an bere zuzendaritzara iritsi zen, eta postu horretan aritu zen 1936 arte. Lehenago, Nafarroako Monumentuen Batzordeko kide izan zen, buletinaren zuzendari, Nafarroako Kultura Kontseiluko idazkari eta Historiaren eta Arte Ederren Errege Akademiako kide.
Funtsaren dokumentazio fotografikoa familia izaerako argazkiek, estudioko erretratuek, Hermanos Huarte ikastetxeko ikasleen argazkiek eta, bereziki, Alberto Huarte Machínek gordetako Pablo Sarasate eta Berthe Marxen argazki erretratuek osatzen dute. Era berean, José María de Huarte y Jáuregui jaunaren eta María Isabel González de Olañeta Ibarreta Valdeterrazoko markesaren argazkiak ere baditu.
Tratatzeko zain.