es | eu

Iráizoz Astiz, Familia

Iráizoz Astiz, Familia

1864-1950 inguru

Uitziko Osambela etxetik etorritako familia. XIX. mendearen amaieran, Osambelako jabea Micaela Francisca de Iriarte Muguiro zen, Zacarías Astiz Juanmartiñenarekin (1852-1943) ezkondua, Lekunberriko abokatua zena. La Papelera Vasco-Navarraren sortzailea eta La Vasconiaren 14 bazkide-sortzaileetako bat izateaz gain, azken horren presidente izatera iritsi zen. 1903an Diario de Navarraren bazkide-fundatzailea ere izan zen, baita La Conciliación, Sociedad Católica Protectora elkartearen sustatzaileetako bat eta Biblioteca Católico-Propagandística elkartearen bazkide ere. Micaela Francisca bera bere osaba José Mariano de Iriarte Osambelaren –Cádizen hil zen–, eta bere izeba María Martina de Iriarte Osambelaren –Urrotz Hiriko José Ramón Iturria Larrazen alargunarenga– oinordekoa izan zen.

Ezkontza horren oinordekoa Fidel Astiz Iriarte (1881-1958) abokatua izan zen, ezkongabea, 1941ean Iruñeko Adingabeen Tutoretza Auzitegiko presidenteorde izendatua izan zena. Bere arreba María Vicenta Astiz Iriarte (1878-1957), 1919an José Francisco Iráizoz Gastesirekin ezkondu zen, Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna 1895ean, bere aitaginarreba bezala Diario de Navarra egunkariaren bazkide-sortzailea ere izan zena. Bien seme-alabak, José Ignacio Iráizoz Astiz (1920-2016) eta María del Carmen Iráizoz Astiz (1919-2011), Osambela etxearen azken jabeak izan ziren, azken hau bere osaba Fidel Astiz Iriarteren adopziozko alaba izendatua izan zela kontuan hartuta.

Funtsaren dokumentazio fotografikoa 1027 argazkik osatzen dute, posta-txartelez gain. Horietatik, 221 Fidel Astizek egindako negatiboak dira, eta gainontzekoak positiboak dira, baita familiako kideen bizitzako hainbat monumenturen estudio argazkiak ere.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.