1946-2018
Iruñeko Ganbara Abesbatza 1946. urtearen amaieran sortu zen Luis Morondo Urra, bere lehen zuzendariaren eta Iruñeko Orfeoitik etorritako beste hainbat abeslariren ekimenez. Sortu eta hurrengo urtean hasi ziren emanaldiak egitean Nafarroatik kanpo, eta bi urte geroago atzerrian. 1950eko maiatzaren 29an Lilleko Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren Sari Nagusia irabazi zuen. Abesbatzaren presentzia ohikoa bihurtu zen Europako agertokietan, eta bira ugari egin zituzten atzerrian. Gaur egun, abesbatza nazio mailan eta nazioartean presentzia handia duen erakundea da. XV., XVI. eta XVII. mendeko polifonia interpretatu ahal izateko jaio zen arren, laster hasi zen bere garaiko musikaren munduan sartzen, eta, beraz, bere nortasun-ezaugarrietako bat obra berrien erabateko estreinaldia izan da. Fernando Remachak, Salvador Bacarissek, Oscar Esplák, Joaquín Rodrigok, Julián Bautistak, Eduardo Grauk, Paul Arma hungariarrak eta Henry Sauguet frantziarrak elkartearentzako obrak konposatu zituzten. 70eko hamarkadan Tomás Marcoren Transfiguración eta Agustín González Aciluren Arrano Beltza obra estreinatu zuten, eta hurrengo hamarkadetan Koldo Pastor, Carlos Etxeberria, J. Vicent Egea edota Iruñeako Taldearen musika. Arrazoi hori dela medio, eta Espainiako abangoardia musikalaren sartzaile gisa duen eginkizun garrantzitsuagatik, elkarteak ospe nazionaleko 14 aintzatespen jaso ditu; horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Laneko Merituaren Urrezko Domina, Meritu Zibilaren Ordena, Alfontso X.a Jakitunaren Ordena eta, azkenik, 2018ko Kulturaren Vianako Printzea saria.
Funtsaren dokumentazio fotografikoa Iruñeko Ganbara Abesbatzaren emanaldiak eta birak lekukotzen dituzten argazki positiboek osatzen dute.
Tratatzeko zain.