es | eu

Iruñeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegia

Iruñeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegia

1921-1935

Lehen auzialdiko epaitegiak 1836an kokatu ziren Nafarroan, Cádizeko Konstituzioa berrezarri eta, haren ondorioz, 1834ko apirilaren 21eko Errege Dekretua –probintziak barruti judizialetan banatzen zituena– eta 1835eko Justizia Administraziorako Behin-Behineko Araudia –barruti judizialen buruetan epaile letraduak ezar zitezen xedatzen zuena– aplikatu eta gero. Barruti judizial berriak Nafarroako bost muga-barruetara egokitu ziren, merindadeetara, eta haietako biren hiriburutza alteratu zen; hala, egoitzak Agoitz, Lizarra, Iruña, Tafalla eta Tutera izan ziren. Epaile letradu horien eskuduntzak haien barrutiei zegozkien auzi zibil eta kriminalak ezagutzea ziren. Lehen auzialdiko epaitegi gisa ezagutzen ziren hauek 1882an delitu penalen instrukzioa haien gain hartu zuten, eta lehen auzialdi eta instrukzioko epaitegi deituko ziren aurrerantzean.

Orain arte identifikatu ahal izan den funtsaren dokumentazio fotografikoak 1935ean Iruñeko katedralean jazo zen bitxien lapurretaren txosten judizialeko 29 irudi jasotzen ditu.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.