es | eu

Lacasia, Jesús

Lacasia, Jesús

1950-1980

Jesús M Lacasia Jiménez (Aizpurgi, 1926ko ekainaren 12a – Iruńa, 2015eko abenduaren 17a) RENFEren Explotaciones Forestales enpresarentzat lan egin zuen erretiroa hartu zuen arte. Enpresak egurrezko trenbide-trabesak egiten zituen. 1955ean, Pirinioko ipar-ekialdeko zonaldearen baso-ustiapen lanak koordinatzeko agindua jaso zuen. Ekoizpen horiek eragin zuzena zuten Aezkoa, Kintoa, Zaraitzu, Erronkari, Aralar, Urbasa eta Anso ibarretan. 50ko eta 80ko hamarkadetan, Jesús Lacasiak enpresako langileek burututako lanak argazkien bidez dokumentatu zituen. Argazki askok jasotzen dute zer nolako berritasuna ekarri zuen “basoko teleferikoen” instalazioak; hala nola, Abodiko mendilerroaren gainetik igaro behar zirenak -Iratiko basoa Otsagabiatik Uztarrozera zihoan errepidearekin lotzeko- eta egurra trakzio-kableetatik zintzilikatuta garraiatzen zituztenak.

Funtsa 662 argazki positiboz eta 35 mm-ko negatibo-filmez osatuta dago. Argazkietan jasotzen dira mendi-bideen sorkuntza, teleferikoen eraikitzea, animalien egurra herrestatzeko lanak, eta Pirinioetako ibarretan dauden baso-baliabideen kudeaketa onena eta egokiena ziurtatzeko beharrezkoak ziren lanak.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.