1928-1962
Juan Lacasia Redín (Bigüézal, 1893ko urriaren 3a - Iruñea, 1983ko maiatzaren 7a), jaiotzez Escókoa (Zaragoza) zen Mateo Lacasiaren eta Bigüezaleko Dominica Redínen semea zen. Aita maisu gisa bidali zutenez Bigüézalera, bertan jaio egin zen. Juan Lacasiak aitaren urratsak jarraitu zituen eta 1917ko azaroaren 15ean Nafarroako Maisu-maistren Eskola Normalak emandako maisu-titulua jaso zuen. Arripodas, Aizpurgi, Valtierra eta Etxague izeneko herrietan lehen hezkuntzako bitarteko maisu gisa aritu zen, baina 1918tik aurrera Aizpurgin geratu zen bitarteko maisu-lanetan, 1962an erretiratu zen arte.
Funtseko argazki-dokumentazioa zuri-beltzeko 12 argazki positiboz osatuta dago. Argazki horiek Aizpurgiko Udalak 1962ko azaroaren 27an Juan Lacasiari emandako diploma bat emateko ekitaldikoak dira, irakasle gisa 48 urtez egindako lana eskertzeko. Funtsak Aizpurgiko eskola nazional mistoko haurren argazki positibo bat ere badu, gutxi gorabehera 1928an ateratakoa.
Tratamenduaren zain.