1968-2010
José Láinez Díez (Donostia, 1941eko abenduaren 12a) eta Concha Martínez Nicolás (Donostia, 1943ko abenduaren 9a) Espainian dantza garaikidearen sartzaileak dira. Haien ikuspegi artistiko bereziaren bidez, gorputzak espazioarekin duen harreman esperimental eta probokatzailean oinarrituta, dantza garaikideko hainbat dantzari eta sortzaileren belaunaldiak inspiratu dituzte. 20 eta 18 urterekin, hurrenez hurren, José Láinezek eta Concha Martínezek Donostia utzi zuten Amsterdamera joateko, non bost urtez dantzatu zuten Het Nationale Balleteko konpainian. 1970ean Donostiara itzuli zirenean, Anexa dantza garaikideko lehen taldea sortu zuten, eta proposamen artistiko apurtzaile, probokatzaile eta abangoardista berria erakustea lortu zuten. 1973an Bartzelonako eszenan sartu ziren. Capsa antzokiak hilabeteetan programatu zien. José Láinez eta Concha Marinez Bartzelonako Institut del Teatreko irakasle taldean sartu ziren. Gainera, José Láinezek Departament de Dansa Contemporániako koordinatzailea izan zen denbora batez. 1979an, Iruñeko Pablo Sarasate Musika-Kontserbatorioko dantza-saileko zuzendari izatera pasa ziren; han Yauzkari (1980) dantza garaikideko taldea sortu zuten, eta harekin hainbat sari irabazi zituzten eta Europa osoan barna ibili ziren lan probokatzaile eta konprometituak agertokira eramaten, ordura arte balletarekin zerikusi gutxi zuten musikaz lagundutako dantzekin. José Láinezek eta Concha Martínezek beren azken obrak egin zituzten, Iruñean, Pie junto a pie dantza konpainiarekin. 2010ean estreinatu zuten azken sorkuntza, Beckett 5, Iruñeko Gayarre antzokian.
Funtsaren dokumentazio fotografikoa dantzari gisa egindako jardueraren eta dantza-ikuskizunen lekukotza-argazkiek osatzen dute. Zehazki, Amsterdamgo Het Nationale Balletarekin egindako argazkiak daude, Anexa konpainiarekin egindako ekoizpenak (Visión tras un cristal oscuro, Methaforas, Hijos del silencio, Talim, Momentos vascos, La consagración de la primavera, Nocturno, Juegos silenciosos, W.C. Opus 1, Romeo y Julieta perdidos en la sombra, Aker, Hombres en la sombra, Los cantos perdidos de Pirineo), Yazukari konpainiarekin (Concerto Grosso, Preludio a la siesta de algún fauno, El sueño de una noche de Verona, La Boda), Pie junto a pie konpainiarekin, baita Beckett 5 bezalako beste ekoizpen batzuekin ere.
Tratatzeko zain.