1915-1970 inguru
Rodolfo Landa Ágreda (Deikaztelu, 1908ko ekainaren 27a - 1977ko azaroaren 7a), merkataritza-peritua izan zen. Laureano Landa Deikazteluko argazkilari afizionatuaren eta Estefanía Ágredaren semea zen. Logroñoko Institutu Orokor eta Teknikoan, Nafarroakoan, Nafarroako Bigarren Irakaskuntzako Institutu Nazionalean eta Gipuzkoakoan ikasi zuen 1928an Batxiler titulua lortuz. Ikasketak Donostiako Merkataritzako Lanbide Eskolan eta Madrilgo Merkataritzako Goi Eskola Zentralean zabaldu zituen. Madril hirian, Eskolako Unibertsitate Orkestrako kide izan zen laute- eta banjo-interprete gisa. Merkataritza Peritu karrera lortu zuen eta Merkataritza Agenteen Elkargo Ofizialean kolegiatu zen. Ideologia karlistakoa izanda, Espainiako Gerra Zibilean boluntario gisa izena eman zuen, eta Arapiles 7. Mendi Batailoian, 37 mm-ko Kanoien Aurkako Elkartean, Lizarrako 4. Borrokarako Gurdien Erregimentuan eta Iruñeko Infanteriako 23. Erregimentuan parte hartu zuen. Alfereza izan zen 1936ko abenduaren 6tik, infanteriako tenientea 1937ko irailaren 11tik eta kapitaina 1962ko urriaren 19tik, 1958ko azaroaren 11ko antzinatasunarekin. 1938ko uztailaren 23an María Puy Marco Urbe ziraukiarrarekin ezkondu zen Uxuen. 40ko hamarkadan Deikazteluko alkate izan zen.
Funtseko argazki-dokumentazioa zuri-beltzeko 61 argazki positibok osatzen dute. Argazkiak beren bizitzako hainbat unetakoak dira, bai etapa akademikoarenak, bai etapa militarrarenak, bai familiako eszenenak.
Tratamenduaren zain.