es | eu

Laspiur, Santos

Laspiur, Santos

1901-1951

Guillermo Santos Laspiur Abad (Gasteiz, 1871ko otsailaren 10a – Iruña,1955eko urtarrilaren 1a) arabar pianista, organista eta musikagilea izan zen. Musikan jarduten zuen familia batetik zetorren –Alabarderos bandako lehen bakarlariaren biloba zen, José María Abad Egusquiza organistaren iloba eta Leopoldo Laspiur organistaren anaia–. Oso laster erakutsi zuen musikarekin zuen lotura. Bederatzi urterekin Gasteizko Santa María katedralaren tiple zen, eta 14 urterekin katedral horretako bigarren organista. Tolosan ikasi zuen Felipe Gorritirekin. Iruñean, Iruñeko Kasino Berriko pianista plazara aurkeztu zen, eta 1890 eta 1932 artean pianista titularra izan zen. Pablo Sarasatek piano-jotzaile laguntzaile gisa parte har zezan eskatu zion Iruñean eman zituen kontzertuetan. Udal Musika Akademiako irakasleetako bat izan zen, eta haren zuzendaria izan zen 1914 eta 1940 artean, eta beste ikasle batzuen artean Luis Belzunegui Arruti izan zuen. Iruñeko Orfeoiaren eta Santa Cecilia orkestraren ohorezko bazkide izan zen. Santa Cecilia orkestra 1933an berriro eratu zenean, garai berriko lehen egitarauan, Santos Laspiurrek Mendelsshonen Sol minorrean kontzertua interpretatu zuen.

Funtsaren dokumentazio fotografikoa 48 posta-txartel eta argazkiz osatua dago. Horiek guztiak Pablo Sarasate, Santiago Vengoechea eta Joan Manén biolinistekin, José Porta eta Paul Kochanski pianistekin eta Iruñeko Udal Musika Akademiako ikasleekin izandako korrespondentziaren testigantzak dira.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.