1924
Daniel López López (Coruña, 1859ko urriaren 6a – Madril, 1933ko martxoaren 8a), argazkilari amateurra, kazetari, idazle eta politikari galiziarra izan zen. Gaztetan Amerikara emigratu zuen eta ondoren Espainiara itzuli zen ingelesaren irakaskuntzan arituz. 1898tik eta zenbait legegintzalditan Gorteetako diputatu hautatu zuten. Senatari ere izan zen Coruñan 1918an, Guadalajaran 1921ean eta biziarteko senatari 1923tik. El Correo eta El Diario Universal egunkariak zuzendu zituen, eta Madrilgo Real Sociedad Fotográfica eta Ateneo elkarteetako kide ere izan zen. Daniel López Orense, Fantasio ezizenaz idatzitako idazlea lagun izan zuen bidaietako batean. Emilia Pardo Bazán, Benito Pérez Galdós, Pío Baroja eta 98ko belaunaldiko beste intelektual batzuekin lotura estua zuen. Espainian egindako ibilbideetan, bidaietako argazkiak egin zituen bere argazki-kamerarekin.
Nafarroako ondare historiko kulturalarekin lotutako paisaia eta ikuspegiei buruzko zelulosa plaketako 51 negatiboz osatuta dago funtsa. 6x6 cm-ko neurriak dituzten argazki horiek 1924ko maiatzaren 15etik 17ra probintziara egindako bidaia batean hartutakoak dira.
Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.