es | eu

Luna, Estanislao

Luna, Estanislao

1905-1935

Estanislao Luna Remón (Iruña, 1857 – Burlata, 1941eko otsailaren 8a), biolinista, musikagilea eta merkataria izan zen. Madrilgo kontserbatorioan ikasi zuen, eta hiri horretan Carmen Hernándezekin ezkondu zen. Pablo Sarasate, Joaquín Larregla, Santos Laspiur, Alberto Huarte eta garaiko beste pertsona ospetsu askoren lagun mina izan zen, Granados, Arbós edo Malats kasu. Haietako askorekin biltzen zen Villa Josefinako bere etxean, Burlatan, gaur egun desagertuta dagoena. Iruñeko Musika Akademiako biolin irakaslea izan zen, eta Iruñeko Katedraleko kapera orkestrako biolin-jotzaile bakarlaria, non bere konposizio erlijiosoetako asko gordetzen diren. Alderdi hori Iruñeko Antzoki Zaharreko, gero Gayarre Antzokia izango zeneko, orkestrako biolin-jotzaile bakarlari izatearekin bateratu zuen, eta bertan profesional itzel gisa nabarmendu zen; are gehiago, “Bellísimo violín de Dn. Estanislao” izenez ere ezagutu zen. Santa Cecilia orkestrako kide-sortzailea izan zen Pablo Sarasaterekin batera. Bere alderdi komertzialari dagokionez, bere emaztearen aberastasunarekin, 1880an, Iruñean, instrumentuen salmenta eta konponketara bideratutako negozio bat sortu zuen, denborarekin, Iruñean, Zaragozan, Donostian eta Gasteizen lau negozio izatera iritsi zirenak, Casa Luna edo Estanislao Luna izenarekin.

Funtsaren dokumentazio fotografikoa honako hauek osatzen dute: Eslaba kaleko negozioaren bi argazki eta Estanislao Lunari eskainitako Malatsen argazki bat.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.