es | eu

Marqués de Santa María del Villar

Marqués de Santa María del Villar

1915-1972

Diego Quiroga y Losada (Madril, 1880 - Donostia, 1976), Santa Maria del Villarreko markesa, Espainian argazkilaritzaren historiako izen handietako bat da. Oso gazte egin zituen hastapenak argazkilaritzan, eta denborarekin bere zaletasun handiaz gain bere ogibidea bilakatu zen. Madrilgo Argazkilaritzako Errege Sozietatearen (1989) sozio fundatzailea izan zen eta bere jardun fotografikoa piktorialismoaren eragin estetikoari jarraiki hasi zuen Alfontso XIII. aren erregearen ingurune gortesauan, eta haren lagun pertsonala izan zen. 1928an monarkak Turismo Patronatu Nazional sortu berriaren lehendakaritza eskaini zion eta postuari uko egin zion arren, hasiera-hasieratik lan egin zuen irudiaren bidez turismoa sektore ekonomiko gisa sustatzen; eta, are gehiago, argazkilaritza turistikoaren aitzindari bilakatu zen. Gerra Zibilean bere artxiboaren zatirik handiena galdu zuen. Garai horretatik aurrera argazkilaritza bere ogibidea bihurtu zuen, eta naturalismo nagusiki dokumental eta etnografikoranzko garapen estetikoa izan zuen. Gatazkaren ondorioak eta berreraikitzea fotografiatu zituen Suntsitutako Eskualdeen Zuzendaritza Nagusiaren agregatu gisa eta era aktiboan lan egin zuen Turismoko Zuzendaritza Nagusiarentzat, baita beste erakunde publiko batzuekin kolaboratu ere, haien artean Mendietako Zuzendaritza Nagusiarekin, RENFErekin, Armadaren Ministerioarekin eta Kanpo Arazoetako Ministerioarekin. Halaber, aldizka tirada handieneko egunkari eta aldizkari estatalentzat lan egin zuen eta bere argazkiak erakusketa ugaritan agertu ziren. Berandu aitortu zioten egindako lan itzel hori, hain zuzen, 1972an osasun-arrazoiak zirela-eta erretiroa hartu aurretik.

Funtsa Diego Quiroga y Losadak, Santa Maria del Villarreko markesak, egindako 11.053 negatiboz, beirazko 708 plakaz eta 2.760 argazki positibatuaz osatuta dago. Argazkietan autoreak Espainiako geografian barna izan zuen jarduera islatzen da eta, gaika multzokatzen badira ere, hurrengoak arloak gailentzen dira: ondarea, etnografia, paisaia, itsasoa, gerra eta suntsitutako eskualdeak. Bestalde, argitaratutako artikuluen eta egunkari-zatien zenbait txosten ere badaude, baita titulu, diploma eta objektu pertsonalak ere.

 

Gaur egun tratamenduan.