es | eu

Martínez Berasáin, José

Martínez Berasáin, José

1900-1935

José Martínez Berasáin (1886-1960) Iruñeko Bilboko Bankuaren zuzendaria izan zen, eta El Pensamiento Navarro egunerokoaren administrazio-kontseiluaren lehendakaria eta Gorteetako prokuradorea V. eta VI. legealdietan. Bestalde, karlista sutsua izateagatik nabaria zen, Komunio Tradizionalistako kide ospetsua ere. Mende hasieran argazkilari amateur gisa gailendu zen eta zenbait elkarterekin elkarlanean aritu zen; hala nola, Liburutegi Katoliko-Propagandistikoarekin La Avalancha aldizkari ezagunaren bitartez.

Funtsa 375 argazkiz osatuta dago; horietatik, 346 beirazko plaka gainekoak dira, 28 plastikozko euskarriko negatiboak eta 1 positiboa. Horiez gain, hurrengo materiala dohaintzan eman zen: Toska 330 argazki-kamera, egurrezko tripodea eta erreproduzitzailea. Irudiek familiarteko zenbait egoera jasotzen dituzte, baina badaude oihartzun handiagoa duten egoerak ere; esaterako, San Fermin jaietan Iruñean ospatzen diren entzierro eta zezenketak, Uxueko Ama Birjinaren erromeriak, Done Mikel Aralarkoaren santutegia, Xabierko gaztelua, Orreagako kolegio-eliza edo Iruñeko katedrala, baita Uxue edo Uharte Arakil bezalako zenbait herri nafarretako ikuspegiak ere. Irudiek herriko bizimodu tradizionala jasotzen dute, nekazari- eta abere-lanen argazkien bidez. Haiei kontrajartzen zaizkie XX. mendeko lehen herenean Nafarroak jasandako industriaren eta eraikuntzaren aurrerapena islatzen dituzten argazkiak; irudi horietan ikus daitezke bide-azpiegiturak, zubi eta errepideak, trenbideak, baita porturen batean ikus daitezkeen edukiera handiko ontziak ere.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.