es | eu

Martínez Jiménez, Ángel

Martínez Jiménez, Ángel

1921-1938

Ángel Martínez Jiménez (Lizarra, 1904ko apirilaren 10a – Iruña, 1980ko uztailaren 25a) merkatari eta Lizarrako bake-epailea izan zen. Lizarrako familia karlista ospetsu batetik zetorren: Dionisio Martínezen semea eta Ramón Martínez “el sargentillo” delakoaren iloba. Ideologia liberala eta errepublikanoa izateak bereizten zuen. Madrilgo Complutense Unibertsitatean hasi zituen Filosofia eta Letren ikasketak, baina ez zituen amaitu. 1931n II. Errepublika aldarrikatu zuen Lizarrako Udaletxeko balkoitik. Bere lehengusu zen Carmelo Gómez de Segura Martínezek, Lizarrako alkateak, 1936ko uztailaren 18an jazo zen estatu-kolpearen ondorengo lehen egunetan babestu zuen. 1936ko irailaren 17an, derrigorrezko boluntario gisa izena eman zuen 19. Galizia Infanteria Erregimentuan. 1936ko urriaren 3an Huescako frontean egon zen, unitate horretako 2. Batailoiarekin, 1939ko maiatzaren 12an lizentziatu zen arte. 1937ko urriaren 1ean mailaz igo eta kaporal furrier bilakatu zen. Lizarran duten familiaren panteoian dago lurperatuta.

Funtsa Ángel Martínez Jiménezek eskuz idatzitako hiru egunerokoz osatuta dago. Honatx funtsan dauden argazkiak: Ángel Martínez Jiménezek Huescako frontean ateratako 11 argazki eta haien negatiboak, 1925ean Madrilgo San Bernardo kafetegiko lagunartean ateratako solasaldiaren argazki 1 (irudian bere lagun José María Lacarra agertzen da), datarik ez duen argazki 1 eta 1934ko Lizarrako udal-epaile baten agiri 1.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.