es | eu

Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioa

Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioa

1864-1984

Nafarroako Probintzia Diputazioa 1836an sortu zen Cádizeko Konstituzioa berrezarri eta gero Nafarroako probintzia berria Espainiako batasun konstituzionalean sartzea konfiguratze aldera hartu ziren erreformen barruan. 1841eko Lege Itunduak erakundea kontsolidatu zuen desagertutako organo batzuetatik heredatutako konpetentzia batzuen hartzaile gisa. Zazpi diputatuz osatua zegoen, nagusiena lehendakariordea zen nahiz eta, legez eta ohorez, lehendakaria probintziako gobernadore zibila zen. 1867tik aurrera Diputazioak bere izenari Foru deitzailea erantsi zion Espainiako gainerako probintziako diputazioetatik ezberdintzeko, eskuduntza gutxiago eta antolamendu ezberdina zuten eta. Esleitutako eginkizun administratiboen betetzeak bere organigrama pixkanaka garatzea ekarri zuen berekin; hala, Zuzendaritzak sortu ziren eta haiei egokitu zitzaien haren atribuzioak hobe erabiltzeko jarduera konkretuak kudeatzea. 1982ko Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa onetsi eta gero, eta Prozesu Autonomikoaren Legeak probintzia bakarreko komunitateen kasuan diputazio probintzialak desagertuko zirela eta haien funtzioak gobernu autonomikoek hartuko zituztela-eta xedatzen zuenari jarraiki, 1984an Nafarroako Diputazio Foral eta Probintziala desegin zen lehendabiziko Nafarroako Gobernua osatu zenean, hain zuzen 1983ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen ondoren. Horregatik, funts dokumentala erakunde horrek izan zuen mende eta erdiko ibilbidean –1836an sortu zenetik 1984an desegin zen arte– ekoitzi zituen dokumentuez osatua dago.

Funtsaren dokumentazio fotografikoa hainbat unitatek sustatu zituzten txosten eta prozedura administratiboen funtsetik dator. Unitate horiek honakoak izan ziren, besteak beste: Idazkaritza, Bideen Zuzendaritza, Mendien Zuzendaritza, Udal Administrazioko Zuzendaritza, Vianako Printzea Erakundea, Espeleologia Atala, Turismoko Zuzendaritza, Liburutegiak eta Kultura Herrikoia eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza. Bereziki nabarmentzen dira Foru Korporazioaren protokolo-ekitaldien eta probintziako ospakizun zibil eta erlijiosoen argazkiak, Armada Nazionaleko Soldaduen fitxategikoak, Erreinuko Museo Ikonografikokoak, Idazkaritzarenak eta 1929ko Sevillako Erakusketa Iberoamerikarrerako Batzordearenak.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.