es | eu

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea

1865-1936

Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordea 1844an Herrizaintzako Ministerioak Espainiako probintzia bakoitzean zaharkinak zaindu eta babesteko osatu zuen erakundeetako bat izan zen. Zuen jardun eskasa sustatze aldera, 1865ean Araudi berri bat promulgatu zuen, zeinak batzordeen lege-esparrua nabarmen aldatu zuen. Era horretan, profesionalizazio handiagoa lortu zen haren osaeran. Batzordekide gehienek San Fernandoko Historia eta Arte Ederren Errege Akademiako kideak izan behar zuten ezinbestean, baina haiez gain probintzian bizi ziren akademiko osoez, arkitekto probintzialez, Sustapeneko sailaren buruaz eta beste kide batzuez osatua zegoen. Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordearen xedeen artean arreta berezia eman zitzaion sorta monastiko handiak kontserbatzeari, ondareari buruzko obrak babestu eta ikuskatzeari, pieza artistikoak biltegiratzeari –1868tik aurrera Kontuen Ganberaren eraikinean zentralizatu zena eta Batzordearen museoa sortzeko bidea emango zuena–, erakusketak antolatzeari, prospekzio arkeologikoak hasteari, errege-erreginen hobiak babesteari eta Boletina editatzeari, zeina 1895 eta 1936 artean hainbat garaitan agertu zen. 1927an egin zuen Batzordeak bere azken bilera ofiziala, baina ondorengo urteetan kide batzuek nolabaiteko jarduera mantendu zuten, beste gertakari batzuen artean, Boletina noizean behin argitaratzeak islatzen duen moduan. Ondare Artistiko Nazionalari buruzko 1933ko legeak batzordeak pixkanaka beste erakunde batzuekin ordezkatzea xedatu zuen, nahiz eta Nafarroakoaren kasuan Espainiako Gerra Zibila izan zen dagoeneko testigantzazkoa zen bere jarduna. 1940tik aurrera haren funtzioak Vianako Printzea Erakundeak hartuko zituen, Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioaren barruan.

806 argazki ditu monumentu eta zaharkinak zaharberritu eta berreskuratzearen esparruetan Batzordeak egindako jarduketei, ekipamendu kulturalen bulkadari eta bai ekitaldi eta erakusketa kulturaletan bai ekitaldi eta oroitzapen ospakizun historikoetan egindako lankidetzari buruzkoak

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.