es | eu

Oficialdegui, Alberto

Oficialdegui, Alberto

1898-1928

Alberto Oficialdegui Núñez (Artaxoa, 1872 - 1941) apaiz argazkizalea zen. Juan Basilio Oficialdegui Ganuza eta Paula Fermina Núñez Ganuzaren semea zen eta bere haurtzaroa familia handi batean garatu zen, hamalau anai-arreben ondoan. Garai hartan ohikoa zen bezala, bere bizitza Elizari eskaini zion eta apaizgoa azkar jaso zuen. Bere ibilbide eklesiastikoa Nafarroako zenbait parrokiatan garatu zuen. 1897-1900 bitartean, Ostitzeko parrokiako ekonomoa izan zen; 1900-1901 bitartean, Arzotz eta Biguriako parrokietakoa; 1901-1920 bitartean, Untzueko parrokoa izan zen eta, azkenik, 1920tik 1941ean zendu zen arte, Iberoko parrokoa izan zen.

Funtsa 109 argazkiz osatuta dago; horietatik, 98 plaka negatiboak dira eta 11 plaka positiboak. Argazkiek Artaxoa, Ibero, Untzue, Etxauri, Donostia eta Biarritzeko irudiak jasotzen dituzte. Erretratuarekiko zaletasun berezia agertu zuen eta bere unibertso partikularreko gizaki mota ezberdinen zerizana bere kamerarekin harrapatzeko gai izan zen.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.