1912-1951
Teodoro Ruiz de Galarreta Maestu (Iruña, 1884 - 1954) merkatari iruindarra argazkilaritza turistiko zalea zen. Lizarrako familia ospetsu batetik zetorren. Bere anaia Luis Martina Mayo Zubizarretarekin ezkondu zen, Pedro Mayo txokolate-saltzailearen ilobarekin; eta bere anaia Melanio, ordea, Ignacia Maissonave Sanzekin ezkondu zen. Dirudienez beste arreba batzuk ere bazituen, Rosario Eugenia eta Fermina. Bere gurasoak Felipe Ruiz de Galarreta Dombrasas eta Pilar Maestu Navarro ziren. Teodoro Ruiz de Galarreta izena 1908ko uztailaren 20an Guatemalara zihoan bidaiari zerrenda batean jaso zen, eta merkatari iruindar gisa agertzen zen. 1921ean María Felisa Mocoroa Duránekin ezkondu zen Donostian eta bi seme-alaba izan zituen: Alberto (Donostia, 1922 - Valentzia, 2019) eta Elvira (Donostia, 1925 - Valentzia, 2018).
Argazki-funtsa beirazko 600 plaka estereoskopikok osatzen dute. Horietan 1912tik 1951. urte bitartean Nafarroako hainbat herritatik eta Gernika, Irun, Orio, Pasaia, Bergara, Nestares bezalako Espainiako beste hainbat txokotatik egindako bidaien jarduera turistiko familiarra erregistratzen du. Horietaz aparte, Frantziako beste herri eta lekutan egindakoak ere barne hartzen ditu, hala nola Alpeetakoak, Baionakoak, Biarritzekoak, Bretainiakoak, Mont Saint Michelekoak, Parisekoak, Donibane Lohizunekoak edo Tourainekoak, Buenos Airesera egindako bidaietakoak ahaztu gabe.
Tratamenduaren zain.