1898-1987
Silván Sada familia Antonio Silván López eta Guadalupe Sada Matilla eta Fernando Silván López eta Maria Pilar Sada Matilla senar-emazteek osatzen dute, anaiak eta ahizpak haien artean. Antonio eta Fernando Silván López Graciano Silván González de Sela (Ponferrada, León, 1847 – Zaragoza, 1934) eta Catalina López Almogueraren (1847-1958) semeak ziren. Guadalupe eta María Pilar Sada Matilla Benito Sada Ochoa de Zabaleguiren (1972ko abuztuaren 19an hil zen) eta María Guadalupe Matilla Ochoaren (Valtierra, 1892ko ekainaren 6a - 1957eko urriaren 24a) alabak ziren.
Funtsaren dokumentazio fotografikoa Sada Matilla familiako hainbat belaunaldiren argazkiek eta Fernando Silván López Nafarroako hainbat herritako mediku titularraren bidaietako argazkiek eta argazki-albumek osatzen dute.
Gaur egun tratamenduan.