es | eu

Velasco, José

Velasco, José

1921-1961

José Velasco Hernández (Lerín, 1897 - Iruña, 1974) maisu, argazkilari eta musikaria izan zen. Ogibidez maisua zen, eta askotariko zaletasunak landu zituen, besteak beste, argazkilaritza, musika -organo-jotzailea zen- erlojugintza eta praktikante gisa ere aritu zen. Lehen hezkuntzako maisu titulua lortu ondoren, Garraldara joan zen. Bertan, 1921eko martxoaren 16an, Antonio Arósteguiren Fundazioko patronatuaren maisu-jabea izendatu zuten; plaza berea bihurtu zen urte bereko apirilaren 25ean. 1922ko urtarrilaren 17an, Solanako Oteitzako eskola bere gain hartu zuen, eta Lerínen eta Itzako Eritzen maisu lanetan aritu zenaren berri ere bada. 1922ko maiatzaren 15eko Errege-Aginduaren bidez, onetsi zuten bere Garraldako patronatuko eskolarako izendapena. Azkenean, 1935eko abenduaren 17an, Garraldako maisu-jabe izendatu zuten itzulitako gisa, herriko udalak proposatuta.

1922ko uztailaren 19an, María Iriarte garraldatarrarekin ezkondu zen Iruñeako San Cernin parrokian, Virgen del Caminoko ganbaratxoan. Bi seme izan zituzten: Jesús María, 1928ko apirilaren 27an jaio zena, eta José Luis, 1930eko maiatzaren 1ean jaio zena. Iruñean zendu zen 1974ko abenduaren 4an.

Funtsa 104 argazkiz osatuta dago; horietatik, 86 beirazko plakak dira eta 18 zelulosa-azetatoak dira. Argazkiak José Velascok atera zituen Garraldan maisu aritu zenean. Irudietan familiarekin eta ohiturekin lotutako gaiak jasotzen dira eta hurrengo jarduerak islatzen dituzte: berak sortu zuen herriko musika-banda, ikasleen zenbait promozio, herriko familiak eta pertsonaia entzutetsuak, besteak beste, Garraldako Antonio Aróstegui indiano eta mezenasa, bere suhi José Manuel Zubizarreta eta Jesús Basiano margolaria.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.