es | eu

Villard, Eugène

Villard, Eugène

1926

Eugène Villard (1863-1953) argazkilari amateurra, Medikuntzako doktorea, ginekologia klinikoko irakaslea, zirujaua Lyonen eta Kirurgia Ataleko Medikuntza Akademiako urgazlea izan zen. XX. mendearen lehen herenean, bere garaiko berrikuntza tekniko ugariekin liluratuta, munduko zati handi bat zeharkatu zuen bere emaztearekin batera.

Eugène Villardek 1926an Espainiara egindako bidaian ateratako 21 argazki estereoskopikok osatzen dute argazki-funtsa, 3 plaka autokromo barne. Irudietan Iruñeko eszenak ageri dira; hala nola, Barbazana ingurabidea, Frantziako ataria, Iruñeko hiriaren ikuspegi orokorrak, Iruñeko Santa Maria katedralaren elementu arkitektoniko eta eskultorikoak eta hiriko Udalaren fatxada bezalako beste hainbat eraikin.

 

Kontsultatu argazkiak ARTXIBO IREKIAn.